Udako Arte Erakusketa abian jarri du Lekeitioko Udalak
Aurten ere, hainbat arte diziplinataz gozatzeko aukera egongo da Lekeition. Udaro bezala, arte erakusketa antolatuko du Lekeitioko Udalak, eta erakusketetan parte hartu nahi duten artistek izena eman ahal izateko epea zabaldu dute.
Martxoaren 31ra arte edukiko dute artistek eskaera egiteko aukera. Horretarako Lekeitioko kultur etxera jo dezakete, edo bestela, mezu elektroniko bat bidali kulturetxea@lekeitio.eus helbidera.
Bere datuak emateagaz gain, artistek euren lanaren berri ere eman beharko dute egin dituzten lanen argazki eta dokumentazioaz baliatuta. Udaleko kultur sailak baloratuko ditu ondoren, aurkeztutako lanak.
Aukeraketa. Udalak jakitera eman duenez, apirilaren hasieran kaleratuko dute onartuen eta baztertuen zerrenda, eta zozketa bidez hautatuko dituzte behin betiko parte hartzaileak. Lekeitioko eta eskualdeko artistek lehentasuna izango dutela nabarmendu dute.
Aurkeztutako artista kopuruaren arabera zehaztuko dute erakusketen iraunaldia. Hala ere, printzipioz, astebeteko erakusketak izango direla aurreratu dute. “Baina bi astetara luzatu daitezke aurkeztu den partaide kopurua handiegie ez bada”, azaldu dute.