Eusko Ikaskuntzak aurten egin beharreko
kongresura begirako lanketa egiteko arlo ezberdinak banatu dituzte eta horietako baten zuzendari zientifikoa da ondarrutarra. Eusko Ikaskuntzak etorkizunera begira planteamendu berri bat egin nahi du,
lurraldetasuna eta gaur egungo muga administratibo-juridikoak gainditzen dituena.
Angel Toña ondarrutarra, besteak beste, irakaslea eta Jaurlaritzako sailburua izandakoa da.
Planteamendu horrek hainbat esparru jorratzen ditu,
2014an bazkideek erabaki zuten bezala: euskararen etorkizuna, euskal kultura eta identitatea, ekonomia arloan, eredu sozioekonomikoa eta enpresa ereduak, Euskal Herriaren artikulazio juridiko-politikoa eta azkenik, aurreko guztiak batzen dituena: Euskal Herriaren etorkizuna. Guzti hau ikusmira etorkizunean jarrita egitea erabaki zuten.
2015ean erabaki zen arlo horietako bakoitzak zein proiektu burutu behar zituen zehazki. Aurtengo kongresua mendeurrenekoa izango da, eta aipatutako alorretan oinarrituko da, nahiz eta Eusko Ikaskuntzak horrela erabakita
metodologia berri batean oinarritu.
Kongresua
Baiona, Irun?ea, Gasteiz, Donostia eta Bilbon ospatuko da, eta azken ekitaldia
Oñatin egingo da; hor emango zaizkie konponbide proposamenak aurkitutako arazoei. Duela 100 urte ere Oñatin egin zen.
Geroa elkar ekin izango da aurtengoaren leloa. Ordurako, arlo bakoitzeko taldeek beraien
lanketa egina edukiko dute. Esan dutenez, lana
nahiko aurreratuta daukate. Taldeek egindako lanketa
Liburu Berdea izenekoan aurkeztuko dute, eta hori izango da egindako batzar, mintegi eta abarretan parte hartu duten
1000 bat lagunek talde eragileen bitartez egindako diagnostikoaren oinarria.