Organikoaren bilketari buruzko informazio saioa egin zuten atzo Ziortza-Bolibarren. Goizez eta arratsaldez aritu ziren ingurumen teknikariak herritarrei
azalpenak ematen eta materiala banatzen.
Halaber,
etxez etxeko kanpaina ere egin zuten; esku orriak banatzen aritu ziren.