Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Pilota aukeraketagaz pozik geratu dira Urrutikoetxea, Laso eta Albisu

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2018/01/24
Zapatu honetan, 17:45etik aurrera, Markina-Xemeingo Uni frontoian jokatuko duten EPELren Eskuz Binakako Txapelketako partidarako pilotak aukeratu dituzte gaur eguerdian [urtarrilak 24], Mikel Urrutikoetxea, Jon Ander Albisu eta Unai Laso pilotariek, eta konforme agertu dira aukeraketagaz. Bien artean adostu dituzte pilotak Albisuk eta Lasok, Urrutikoetxeak, berriz, Ruben Beloki Asegarceko arduradunaren laguntza izan du, izan ere, zapatuko partidan bikote izango duen Untoriak ezin izan du pilota-aukeraketara etorri. Biziak. Albisuk eta Lasok azaldu dutenez euren pilotak apur bat biziagoak dira. Hala ere, seirak politak direla nabarmendu du Jon Ander Albisuk. Unai Laso ere gustura gelditu da erabakiagaz. «Orokorrean material polita da. Gureak pizkat biziagoak dira eta beti esaten dudan moduan horrelako pilotak niri asko gustatzen zaizkit», adierazi du. Markina-Xemeingo frontoian jokatuko duten estreineko aldia da bientzat, eta lehen inpresio on bat eraman dute gipuzkoarrak eta nafarrak. «Frontoi polita ematen du, agian pilotak bote arraroren bat ematen du, baina frontoiaren neurriak hartu eta ea zapatuan partida on bat egiten dugun» esan du Albisuk. Frontoi handia eta polita iruditu zaio Lasori ere. «Frontisa eta lurra ondo doakigu eta frontoi ona dirudi».
Mikel Urrutikoetxea-Unai Laso-Jon Ander Albisu-Markina-Xemein

Urrutikoetxea, Laso eta Albisu, Unin.

Bigarren aldia. Mikel Urrutikoetxeari ere, sei pilotak politak begitandu zaizkio, Markina-Xemeingo frontoian jokatzeko. «Gero partida egunean ikusi beharko da zelan moldatzen diren eta zelan moldatzen garen». Uni udal pilotalekua ezagutzen du Zaratamokoak. Bertan jokatuko duen bigarren aldia izango da etzikoa. Eskuz Binakako Txapelketaren hamaikagarren jardunaldia jokatu zuen iaz Imazegaz batera, eta 22-21 irabazi zieten Altuna III.ari eta Barriolari. Hala ere, partida bakoitza ezberdina dela dio Urrutikoetxeak. Beti bezala, Markina-Xemeingo frontoira oso gustura datorrela aitortu du. «Bizkaitarra izanda eta partida Bizkaian izanda oso gustura etortzen zara. Zaleak beti frontoia betetzen dute, asko animatzen digute eta hori eskertzekoa izaten da». Puntu garrantzitsua. Zapatuko puntua garrantzitsua izango da bikote bientzat. Sailkapenari begira Urrutikoetxea-Ladis Galarza bikoteak bost puntu ditu, Olaizola II-Imazegaz berdinduta, eta laugarren postuan daude. Victor-Albisu bikotea, berriz, zazpigarren postuan dago hiru puntugaz. Beraz, hamargarren jardunaldiko garaipena bere egitea biziki nahi dute bikote biek. «Gu bi partida jarraian galtzetik gatoz, eta eurak azken partida irabazi egin dute, beraz, bai eurentzako eta bai guretzako oso garrantzitsua da puntu hau sailkapenari begira» zehaztu du Urrutikoetxeak. Txapelketako bigarren partida jokatuko du Untoriagaz. «Zoritxarrez aurten atzelarien aldaketa asko suertatu dira. Ladisen lesioa, Aretxabaletarena gero. Niri pena handia eman zidan Andoniren lesioak lagun handiak garelako eta oso momentu txarrak pasa izan dituelako. Gainera ikusten nuen bera ere disfrutatzen zebilela, oso ondo jokatzen ari zen eta pena eman zidan».
EPELen partida Markina-Xemein

Pilota aukeraketa

Aretxabaletaren ondoren beste bi atzelari izan ditu, azkena Untoria. «Oso ondo ezagutzen gara, urte osoan asko jokatzen dugulako elkarregaz. Ea bion artean bikote on bat osatzen dugun». Emozioz beteta dator partida, eta ikustera joan nahi dutenek zapatuan bertan, 16:30etatik aurrera, lortu ahalko dituzte sarrerak frontoiko leihatilan 15, 20 eta 25 eurotan. Horrez gain, markinaeskupilota@gmail.com helbidearen bidez ere erreserbatu ahal izango dira. Eskuz Binakako Txapelketako partidaren aurretik Dario-Irusta eta Gorka-Salaberri bikoteen arteko promozioko partida jokatuko da.
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018
EPELren Eskuz Binakako Txapelketa 2018

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.