Urtarrilaren 31n egingo dute aurkezpena,
18:30ean Zabielen. Iaz bete zituen enpresak 150 urte –
1867an sortu zen – eta urteurren berezi hori ospatzeko antolatu zituzten ekintzetako azkena izango da eguazteneko aurkezpena. Esan dutenez, Mutrikuko Yurrita
Euskal Herriko arrain kontserba lantegirik zaharrena da gaur egun.
2017an berdel aipamena ere jaso zuen Yurrita Groupek.
Liburua euskaraz eta gaztelaniaz eta gaztelaniaz eta ingelesez argitaratuko dute. Liburuak hainbat atal edukiko ditu, tartean,
Mutrikuk arrantzarekin eduki duen lotura azaltzen duen bat. Bertan jorratzen dira besteak beste emakumeek eduki duten garrantzia kontserba eta arrantza sektorean, duela 400 urte
Mutrikutik Castillara egindako esportazioak, 1764an Mutrikun sortutako lehen eskabetxe lantegia edo
Pio Barojak Mutrikuko herriari eskainitako erreferentziak. Gaineratu dute herriaren izaera arrantzalea nabarmentzeko zenbait argazki ere badaudela liburuan.
Yurritatik, aurkezpn ekitaldira gonbidatu nahi dituzte herritar guztiak. Aurkezpen ekitaldian
Jorge eta Juan Yurrita Yurrita Grupeko zuzendariak,
Alex Turrillas liburuaren idazlea eta hitzaurrea idatzi duen
Kirmen Uribe ondarrutarra egongo dira.