Zapatuan lehiatuko dira Ondarroako Zaldupe kiroldegiko igerilekuan,
09:00etatik 17:30era. Kiroldegiko zuzendaritzak zabaldutako ohar baten arabera
igerilekuak itxita egongo dira ordutegi horretan erabiltzaileentzako.
Lea-Artibaitik
Ondarru Igeri Taldea eta Markina-Xemeingo
Atxondo Igeri Kirol Taldea egongo dira Ondarroan. Denetara mota guztietako 23 proba jokatuko dituzte igerilariek: bular, bizkar, tximeleta eta crawl. Aipatu taldeez gain, Zalla, Laudio Igeriketa, Igorre eta Getxo I.B.K.E. ere arituko dira Ondarroan.
Ondarru Sarian maila guztietako igerilariek parte hartuko dute: benjaminak, alebinak, haurrak, kadeteak, gazteak eta seniorrak. Guztira
100 igerilarik baino gehiagok egingo dute jauzi uretara zapatuan Zaldupe kiroldegian.
Igerilariak Zaldupe kiroldegian.