Gizaburuagan dagoen Okamika industrialdeak sari berezia jaso zuen joan den iragan barikuan.
Europa mailan banatzen den sari handiena jaso du, urteetako lan onaren aitortza legez.
Azpiegituren kudeaketa maila eta kalitatea, mantenimendua, enpresekiko harremanak eta haien arteko sinergiak, arreta eta komunikazioa eta baliozko zerbitzuak. Guzti horiek ondo betetzearren jaso du Gizaburuagako Okamika industrialdeak kalitatearen
Q bereizgarria.
Enpresa parkeei egiten zaien aipamen handiena da, eta, besteak beste, Enpresa-guneen Espainiako Koordinakundeak ea Aenorrek egindako balorazio zehatzaren bidez jaso dute aipatu bereizgarria.
Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak Q ziurtagiriaren bandera jasotzen.
Gizaburuagako, inguruko herrietako zein eskualde osoko herritarren lantokia da Okamikako industrialdea; Lea Ibarreko erdigune ekonomikoetako bat.
1984ko azaroan sortu zen Okamikako Industrialdea SA, Lea-Artibai eskualdean, eta bereziki Lea Ibarrean ekimen industrial endogenoa bultzatzeko asmoagaz lanpostu ahalik-eta dibertsifikatuenak sortu eta finkatzeko. 34 urte betetzeko bidean iritsi zaio erakundeen errekonozimendua. «Poligonoaren helburu nagusia eta ia bakarra
eskualdearen garapenerako tresna egoki eta eraginkorra bilakatzea izan da», eta badirudi sari horrek helburu horiek ondo betetzen ari dela baieztatzen duela.
37 enpresa eta ia 300 lanpostu zuzen daude Okamikan, eta handia da bere pabilioi artean egoten den langileen zein auto eta kamioien joan-etorria. Baina iragan barikuan ohiko langile eta gorabeherez gain, Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuorde Javier Zarraonandiak Gizaburuagan eginiko ekitaldi instituzionalean jaso zuen kalitatearen Europako bereizgarria Espainiako Enpresa-guneen Koordinakundeko (CEPE) presidente Alejandro Saenz de San Pedroren eskutik. Bertan egon ziren baita ere,
Juan Miguel Arostegi Argoitia Gizaburuagako alkatea,
Jesus Maria Anakabe Mendexako alkatea eta
Mikel Antsotegi Aulestiko alkate eta Lea-Ibarreko Udal Mankomunazgoko lehendakaria. Han egon ziren baita ere Gorka Estebez Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresen Sustapenerako zuzendaria, Alexander Arriola SPRI Taldeko zuzendari nagusia eta Txaber Ouro (Sprilurren izenean) eta Luz Enparanza (Aenorren izenean).
Eskualdeko ordezkariak Foru Aldundikoekin eta Jaurlaritzakoekin.
Okamika industrialdegaz batera,
Arteako Bildosola enpresa parkeari ere eman diote Q bereizgarria. Gauzak egiteko modu bat saritu nahi izan dutela esan zuen Alejandro Saenz de San Pedrok.
Javier Zarraonandia industria sailburuordeak esan zuen, halako sariek erakusten dutela «Euskal Herrian lan ondo egiten de-
la». Hala, esan zuen, guztien arteko lan onari esker, Bizkai, Araba eta Gipuzkoa
krisitik ateratzen ari dela. Gehitu zuen, nahiz eta enplegua sortzea zaila izan eta nahi beste enplegu sortzea ezinezkoa zaien, ahal duten guztia egiten ari direla herritarrek lana edukitzeko eta Okamikakoa bezalako guneak sustatzeko.
Horren harira, poligonoak daukan urte kopurua ikusita, «
aurpegia garbitu beharra» nabarmendu zuen. Horretarako, aurtengo urteko bere saileko aurrekontuetatik diru kopuru bat bideratuko dela esan zuen, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zenbait enpresa parke eraberritzeko, tartean Gizaburuagakoa. Okamikako industrialdeari Q bereizgarriaren jabe izatea ahalbidetu dieten baldintzak mantendu beharra ere azpimarratu zuen.
Baldintza horiek, 171 hain zuzen, euri urak eta ur beltzak bereizteko sareak, telekomunikazioen kalitatea, suteen aurkako sareak, argiztatze sistema eraginkorrak eta tokiko agente eta erakundeekin batera poligonoarentzat diseinatutako larrialdietarako plan berezia dira, besteren artean.
Alkateak pozik agertu ziren erakundeek Okamikako guneari egindako aitortzagaz, eta harro jaso zuten sailburuordeagaz batera Q ziurtagiria. Jaurlaritzak eta aldundiak eskerrak eman zizkieten urte luzez egiten ari diren lanarengatik. Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura SailakÂ
duela urtebete hasi zuen 1984ko bide horri bultzada emateko nahia Sprilur eta Industrialdeak sozietateen bitartez, eta urte betera heldu da aipamen berezia.
Q ziurtagiria emateko ekitaldian parte hartu zuten guztiak.
Aitortu zuten hori egitearen helburua «Euskadiko enpresa-guneen markari eta eskaintzen dituzten zerbitzuei bultzada ematea zela», kokatzen diren lekuetako ekonomiaren motorra direla kontuan hartuta. Okamika industrialdea gaur egun ezagutzen den bezalakoa izateko Lea Ibarreko gazteriaren lana aitortu gabe ezin utzi.
Herri txikien beherakada eragotzi nahian aurrera eman zuten urrats bat, eta beherakada horri aurrez aurre begiratu eta bere aurka egitea erabaki zuten. Beraiek hasitako borroka haren eta egunero lanean diharduten neska-mutil eta gizon-emakumeen ekiteari esker lortu da orain Q bereizgarria. Okamikako arduradunek esan bezala, «
Lea Ibarreko Udal Txikien Mankomunazgoaren sorrerak eta Okamika Industrialdea eratzeak bailararen etorkizun sozioekonomikoa finkatu zuten», eta orain aurrera jarraitzeko indar handiagoa eman diote.
Astebete darama dagoeneko Q bereizgarridun banderak dantzan Gizaburuagan, Okamikako sarreran.