Ikastaroa hiru saiotan emango du filologa, hezkidetzan aditu eta
Skolastikan kritika literario feministan hezitako Ainhoa Aldazabal Gallastegik.
Hiru saioak otsailaren 2an, 16an eta 23an izango dira, hau da, hiru barikutan. Guztiek lau orduko iraupena edukiko dute: 17:00etan hasi eta 21:00etan amaituko dira.
Ainhoa Aldazabalek emango du ikastaroa. Argazkia: Skolastika
Ikastaroan parte hartzeko
izena aurretiaz eman behar dela esan dute antolatzaileek,
Etxelilan edota udal berdintasun sailean. Etxelilan martitzenetik barikura 16:30etik 20:30era daukate jendaurreko ordutegia. Bestela, 94-613 40 08 telefonora deitu edo
etxelila@ondarroa.eus helbide elektronikora idatzi behar da. Izen ematea
udaletxean egin nahi izanez gero, astelehenetik barikura 09:00etatik 14:00etara bitartean 94-683 36 70 telefono zenbakian edo
emakume@ondarroa.eus helbide elektronikora idatziz egin daiteke.
Azpimarratu dutenez, hilerokoaren gaia mendeetan isilarazita egon da, eta «mundu maskulinoak tabu, gaixotasun edo lizunkeria bezala lantzen du». Hori dela eta, ikastaroan
mugimendu feministak egin duen ekarpena eta literatur sistemetan hilerokoaren inguruko esperientziak integratzea landuko dute.
Etxelilan izango da ikastaroa.