Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Asteburua ez da ona izan nagusien mailako futbol taldeentzat

Mikel Santiso
Berriatua,Lekeitio,Markina-Xemein,Mutriku,Ondarroa
2018/01/29
Mutriku Futbol Taldeko neskak izan dira bakarrik garaipena eskuratu dutenak; Artibai Futbol Taldeak berdindu egin zuen eta gainontzekoak, berriz, galdu. Aurrera Kirol Elkarteak 1-2 galdu zuen sailkapeneko azkena zen Zallaren aurka. Ibon Lopezen mutilek markagailuan aurrea hartzea lortu bazuten ere Mikel Landaribarrek zazpigarren minutuan sartutako gol bati esker, ez ziren gai izan garaipena etxean uzteko, bigarren partiduz jarraian. Atsedenaldiaren aurretik eta 1-0eko emaitzagaz penalti bat huts egin zuten Aurrerakoek. Zallak, partiduaren azken 10 minutuetan lortu zuen markagailuari buelta eman eta puntuak Zaldupetik eramatea. Igoera postuak 6 puntutara dituzte orain ondarrutarrek.
Ibon Lopezen taldeak baja askorekin ekin zion zapatuko partiduari. Argazkia: Erik Osa/Leartigol

Ibon Lopezen taldeak baja askorekin ekin zion zapatuko partiduari. Argazkia: Erik Osa/Leartigol

Artibai Futbol Taldeak 0-0 berdindu zuen Barroetan zapatu arratsaldean. Aukera garbirik gabeko neurketa izan zen, nahiz eta etxekoak gehiago izan bigarren zatian. Partiduko albiste pozgarriena Aitor de Paz jokalari markina-xemeindarraren itzulera izan zen, itzuli oso bat min hartuta egon ostean jokatzeko aukera eduki baitzuen berriro ere. Lekeitio Futbol Taldeak ere ezin izan zuen goiko postuetan sartzeko aukera baliatu Dinamo San Juanen aurka. Bi taldeak puntu bakarreko aldeagaz zeuden sailkapenean, beraz, partidu garrantzitsutzat hartuta zeukaten lekeitiarrek atzokoa. 2-1 galdu zuten eta Antxon Seijo izan zen lekeitiarren golegilea. Igoera postuak bi puntutara egoten jarraitzen dute, beraz, lekeitiarren aukerek bere horretan jarraitzen dute oraindik.
Lekeitio Futbol Taldearen hamaikakoa. Argazkia: Erik Osa/Leartigol

Lekeitio Futbol Taldearen hamaikakoa. Argazkia: Erik Osa/Leartigol

Bururik ezin jasota jarraitzen duena Berriatuko Futbol Taldea da, emaitzei dagokienean behintzat. Zapatu arratsaldean 3-2 galdu zuten Gernika Sporting taldearen aurka Urbietan; Unai Etxebarria eta Iban Graña sartu zituzten berdeen golak. Sailkapenaren azken postuan daude eta maila mantentzeko aukera emango liekeen postua sei puntura daukate. Mutriku Futbol Taldeko nagusien mailako bi taldeek oso emaitza desberdinak eduki dituzte asteburuan. Neskek nagusitasun osoz irabazi zioten San Migel futbol zelaian Intxurreri. 7-2 amaitu zen kopako hirugarren jardunaldiari zegokion neurketa eta gol zaparrada horri esker sailkapenaren lehen  postura igo dira mutrikuarrak; zazpi puntutara berdinduta daude Urola eta Aloña-Mendi taldeekin. Jone Antsotegi eta Argiñe Ansorregi hiruna aldiz eta Ane Alberdi izanziren zazpi golen egileak. Mutrikuko mutilak, aldiz, porrotarekin itzuli ziren urteko partidu berezienetako batetik, Debatik. Etxekoak nagusi izan ziren eta atsedenaldira 1-0 galtzen joan ziren Igor Elezgarai Txaparroren mutilak. Aldageletatik bueltan suspertu egin nahi izan zuten mutrikuarrek baina penaltiz jasotako bigarren golak partidua hautsi egin zuen. 92. minutuan jaso zuten mutrikuarrek debarren hirugarren eta azken gola.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.