Lau izango dira IGURCO taldeak antolatutako hitzaldiak eta horietako lehenengoa
bihar [urtarrilak 30] izango da. Berbaldi guztiak
Maskulo Etxean izango dira eta bi orduko iraupena edukiko dute,
15:30etik 17:30era.
Esan dute hitzaldi guztiak
gazteleraz izango direla, «zaintzaileek horrela eskatuta, euskaraz ulertzeko gaitasun gutxi daukatela eta».
Biharko hitzaldia ultzeren prebentzioaren ingurukoa izango da. Hurrengoan,
otsailaren 13koan, erorketen prebentzioari eta mobilizazioari buruz mintzatuko dira.
Otsailaren 27an dementzien gaia jorratuko dute eta azken hitzaldian,
martxoaren 13an, elikadura eta sendagaien kudeaketaren gaia landuko dute. Gogorarazi dute hitzaldiak herritar guztientzat daudela zabalik eta ez dela beharrezkoa aurretiaz izena ematea bertara joateko.
Maskulo Etxean izango dira lau hitzaldiak.