Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ainhoa Etxebarriak amatasuna ardatz duen 'Tres mujeres' obra estreinatuko du Arriagan

Asier Alkorta
Ondarroa
2018/01/30
Aktore ondarrutarrak martxoaren 15ean estreinatuko du Arriaga antzokiaren ekoizpena den obra berria. Egun horretan euskarazko saioa eskainiko dute, Harkaitz Cano idazleak moldatutako testuagaz; gaztelaniaz, ostera, martxoaren 16tik 18ra eskainiko dituzte saioak. Tres mujeres amatasuna ardatz duen hiru ahotseko olerki hunkigarri bat da. Ahots bakoitzak amatasuna bizitzeko modu desberdin bat irudikatzen du: lehenengoa, bere burua errealizatzeko ama izan nahi duen emakumea da; bigarrena, ama izan ezin duelako sufritzen ari den emakumea da; eta hirugarrena, ama dena, gogoz kontra bada ere.
Sylvia Plath. Argazkia: Arriaga antzokia.

Sylvia Plath. Argazkia: Arriaga antzokia.

Obra Sylvia Plath idazle eta poeta estatubatuarrak ozen irakurria izateko sortu zuen gerraren aurkako olerki feminista da. “Berak 1962an irakurri zuen BBCn; irratian irakurtzeko egindako poemak dira. Bere buruaz beste egin baino urtebete lehenago irakurri zituen”. Etxebarria Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean ariko da, eta beragaz batera ariko dira Ane Pikaza eta Ylenia Baglietto aktore ezagunak. Obraren moldaketa Marc Rosichek egin du. “Musikagaz lagunduta, aktoreok poemak errezitatuko ditugu. Eta ikusleak interpretatu egin beharko ditu”, gaineratu du Etxebarriak. Halaber, azpimarratu du kontuan hartu behar dela Plathek idatzitako poema horiek 60ko hamarkadakoak direla, garai haietan horrelako poemak egiteak suposatzen zuenarekin. Etxebarria umea eduki nahi ez zuen eta eduki ostean adopzioan eman duen emakumearen azalean sartuko da. “Gogorra baino zaila egin zait. Puntu batean, pertsonaia bera ere ni modukoa delako. Pertsonaiari gozotasun puntua bilatu behar diot, publikoak haregaz enpatizatzeko eta bere sentimenduak ulertzeko”. Beste alde batetik, Gabilondoren zuzedaritzapean aritzea plazer bat dela dio. “Mireia zuzendari-zuzendaria da. Azken finean, bera ere aktorea da, eta aktoreoi asko laguntzen digu. Interpretatzerakoan lagungarri egiten zaizkigu haren aholkuak. Enpatia puntu hori asko eskertzen dugu”. Emanaldietan abeslari batek eta kontrabaxua jotzen duen musikari batek ere parte hartzen dute. Eta euskarazko moldaketa Harkaitz Cano idazleak idatzi du. Ordutegia: martxoaren 15ean (euskaraz), martxoaren 16an eta 17an, 20:00etan (gaztelaniaz), eta martxoaren 18an, 19:00etan (gaztelaniaz). Sarrerak salgai daude, eta Internetez ere erosi ahal dira.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.