Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra herritarrekin diseinatzeko bilera deitu du Ondarroako Udalak

Mikel Santiso
Ondarroa
2018/01/30
HAPO herritar guztiekin erabaki nahi du Ondarroako Udalak, hurrengo 20 urteetan herrian egin beharreko azpiegitura garrantzitsuenak plan horretan erabakiko baitira. Horretarako, herritarrei eguenean [otsailak 1] 19:00etan Kofradia Zaharrean egingo den batzarrera joateko deia luzatu die. Ondarroa imajinatu izena jarri diote prozesuari.
Alde Zaharrean zer eta nola egin erabakitzea izango da ardatzetako bat.

Alde Zaharrean zer eta nola egin erabakitzea izango da ardatzetako bat.

Hiri Antolamenduko Plan Orokor horretan zehaztuko dira, besteak beste, Ondarroako lurzoruaren erabilerak eta hori erregulatzeko araudia, herriaren hazkunde eredua nolakoa izan behar den erabakitzeko. Esaterako, eztabaidara atera nahi diren gaien artean daude etxebizitzak non eraiki, ekipamenduak non egin edota Alde Zaharra nolakoa izan behar den. Bestalde, etxebizitzen egoera ikusita, Ondarroako Udalak esan du ” babes ofizialeko etxebizitzen eskaintza arautu” egingo dutela. Horiez gain, hezkuntza, kultura, kirola eta beste hainbat arlotarako ekipamendu publiko zien pribatuak aurreikusiko dira. Prozesua otsailaren lehenean hasiko da, eta batzarrean zehaztuko dira eman beharreko urratsak eta epeak. Udalak argitu du teknikariak ere egongo direla batzar horretan, beraz, beraiekin hitz egiteko eta lehen iritziak jasotzeko leku egokia dela. “Alternatiba ezberdinak jasoko dituen aurrerapen dokumentua azalduko dute teknikariek, eta bertan, herritarrek zein den gehien atsegin dutena hautatzeko aukera izango dute”. Gaineratu dute herritarren iritziak kontuan hartuta erabakiko duela Ondarroako Udalak zein alternatibagaz jarraitu. Ondarroako Udalak garrantzi handia eman nahi dio herritarren parte hartzeari HAPO berria diseinatzeko prozesuan, eta, beraz, ondarrutarrei egueneko batzarrera joateko deia egin die.
Kirol portua, Kantoipe eta eliza.

Kirol portua, Kantoipe eta eliza.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.