Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Iñigo Martinez ondarrutarrak Athletic Clubegaz fitxatu du

Mikel Santiso
Ondarroa
2018/01/30
San Mamesen iluntzean eskaini duen prentsaurrekoan eskerrak eman nahi izan dizkio Athletic Cluberi, bere alde egindako apustuarengatik. Josu Urrutia presidenteak ere eskerrak itzuli dizkio “urratsa ematen ausartzearren”. Gaineratu du ez dela erabaki erraza izan, baina denboran hartu duen erabaki onena izan dela: «alde batetik gogorra izan da, baina bestetik pozik. Nire kirol ibilbidean aurrerapausua dela uste dut». Gehitu du bere erabakia izan dela Bilbora joatea, eta uste duela onena dela berarentzat. «Erabakia hain egun gutxitakoa izateak argi uzten du interes handia zeukala klubak». Aitortu du Villarrealen aurka jokatutako ligako azken partiduaren ostean jaso zuela Athleticek zeukan interesari buruzko informazioa, eta egun gutxian hartu beharreko erabakia izan den arren oso pozik eta ilusio handiagaz dagoela. Klausulei buruz galdetuta aipatu du berak ez zuela onartu Athleticen aurkako klausula sinatzea Realarekin: “ez naiz horren aldekoa”. Realarekin kontratua luzatu zuen aldian ere klausula ez handitzea “etorkizunean inori ateak ez ixteko” egin zuela esan du.
Inigo Martinez. Argazkia: Athletic Club

Inigo Martinez. Argazkia: Athletic Club

Iñigo Martinezek ez ditu aipatu gabe utzi nahi izan Realean lagatako oroitzapenak. Eskerrak eman dizkie sare sozialen bidez zabaldutako mezu batean Realean edukitako entrenatzaile, lagun eta lankideei, eta baita zaletuei ere, bereziki bere peñako kideei, “momentu on eta txarretan alboan egotearren”. Zaleei esan die beraiek direla Reala, eta “lasai” doala erronka berrira, “Realeko kamiseta jantzi dudan bakoitzean dena eman dudalako, beti nire onena atera nahian”. Agur bat egitea nahi izan duela ere esan du, “baina ez da posible izan”. “Eskerrik asko bihotzez.” Atzelari ondarrutarrak Realagaz zeukan 32 milioi euroko etete klausula ordaindu du gaur [urtarrilak 30] eguerdian Athletic Clubek Futbol Liga Profesionalean, eta jokalaria zuri-gorria izango da hemendik aurrera. Kontratua 2023 urtera arte sinatu du Athleticekin eta klubak esan duenez bere etete klausula 80 milioi eurokoa izango da. Athleticek bere historian egin duen fitxaketarik garestiena da. Martinezek 2016ko apirilean berritu zuen bere azken kontratua Donostiako taldeagaz, eta berritze horretan bere etete klausula ez igotzea adostu zuen. Aurtengo denboraldian ezin izango du Athleticekin UEFA Europa League txapelketan parte hartu, aurretik multzoen fasean parte hartu duelako Realagaz.
Iñigo Martinez eta Josu Urrutia. Argazkia: Athletic Club

Iñigo Martinez eta Josu Urrutia. Argazkia: Athletic Club

Aurrerantzean lau izango dira Atheticeko lehen taldeko ondarrutarrak: Martinez bera, Kepa Arrizabalaga atezaina, Iban Urkiza prestatzaile fisikoa eta Beñat Azula fisioterapeuta. Martinezek 26 urte ditu, eta kadete mailan joan zen Realera. Ordura arte herriko taldean aritu zen, Ondarroako Aurrera Kirol Elkartean. 2011ko abuztuaren 27an egin zuen debuta BBVA ligan Gijongo (Espainia) El Molinon futbol zelaian, Sporting taldearen aurka. Lehen Mailan sartu zuen lehen gola Athletic Clubi egin zion, hain zuen, Anoetan jokatutako euskal derbi batean, zelai erditik jaurtitako ezkerkada bategaz. 2012an Londresko Joku Olinpikoetan parte hartu zuen eta 2013ko abuztuaren 20an Txapeldunen Ligan egin zuen debuta Realarekin, Lyongo Olimpique taldearen aurka. Espainiako selekzioagaz debut ofiziala 2016ko urriaren 9an egin zuen, Albaniaren aurkako partiduan; 0-2 irabazi zuten Errusiako Munduko Koparako sailkapen partiduan. Euskal Selekzioagaz ere debutatu zuen 2011ko abenduaren 28an, San Mamesen, Tunisiaren aurkako partiduan.
Iñigo Martinez, Athletic Cluben
Iñigo Martinez, Athletic Cluben
Iñigo Martinez, Athletic Cluben
Iñigo Martinez, Athletic Cluben
Iñigo Martinez, Athletic Cluben
Iñigo Martinez, Athletic Cluben
Iñigo Martinez, Athletic Cluben
Iñigo Martinez, Athletic Cluben
Iñigo Martinez, Athletic Cluben
Iñigo Martinez, Athletic Cluben
Iñigo Martinez, Athletic Cluben
Iñigo Martinez, Athletic Cluben
Iñigo Martinez, Athletic Cluben
Iñigo Martinez, Athletic Cluben
Iñigo Martinez, Athletic Cluben
Iñigo Martinez, Athletic Cluben
Iñigo Martinez, Athletic Cluben
Iñigo Martinez, Athletic Cluben
HONEKIN LOTUTA:
  • [Urtarrilak 22]: Kepa Arrizabalaga atezain ondarrutarrak kontratua berritu du Athletic Clubegaz
 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.