Markina-Xemein inauteri giroan murgiltzen hasteko asmoz, aurten ere, Lantzeko inauteriak plazaratuko ditu Zerutxuk Aratuste domeka bezperan,
otsailaren 10ean. Kalejiran irtengo dira herrian zehar, eta ekitaldian parte hartzeko gonbidapena luzatu diete herritar guztiei, bai ume zein nagusiei ere.
Kalejirarako prestatzeko gainera,
formakuntza saio bat antolatuko dute Zerutxukoek.
Otsailaren 3an, 11:00etatik aurrera, emango dute tailerra Uhagonen, eta bertan Lantzeko txapelak egin eta dantza ikastaro txiki bat eskainiko dute. Eraman beharrreko bakarra lastozko txapela izango dela zehaztu dute. Mozorroak prestatzeko zenbat material behar duten jakiteko, kalejiran parte hartu nahi dutenek, otsailaren 1a baino aurretik
Ixaie lurrindegian izena emateko eskatu dute dantza taldekoek.
Dena prest, otsailaren 10ean
17:30ean elkartuko dira herritarrak Xemeinen, kalejirari hasiera emateko.
Lantzeko inauterien kalejira Markina-Xemeinen.