Beste urte batez, Sahararen aldeko bilketa egiten ari dira Aulestiko eta Ispasterko Udalak. Gailetak, kakao hautsa, umeentzako esne hautsa, indabak, garbantzoak, lentejak, arroza, azukrea eta konpresak batzen ari dira Aulestin.
Aulestiko Urregarai Herri Eskolan ere jasotzen dituzte elikagaiak.
Herritarrek udaletxean, Urregarai Herri Eskolan eta Josune edo Kantoko dendetan utzi ahal dituzte.
Barikua [otsailak 2] dute horretarako
azken eguna.
Ispasterren, berriz, honakoak behar dituzte: hegaluzea eta sardinak oliotan, lekaleak, azukrea, arroza eta pasta. Era berean, konpresak, mantak eta arropak ere jasotzen ari dira, eta, batez ere, umeentzako arropak eramateko eskatu diete herritarrei.
Ekarpena egin nahi dutenek
astelehen eta eguenetan IƱigo Egiluz aretoan utzi ahal izango dituzte, 17:30etik 19:30era bitartean. Beraz, gura duenak gaur arratsaldean ere elkartasuna adierazteko aukera dauka. Bestela,
domekan elizan batuko dituztela jakitera eman dute.