Hilabete osoan egongo da zer egin eta zertaz gozatu Mutrikuko Gaztetxean. Alor ezberdinetako ekintzak antolatu dituzte gazteek. Lehenengo ekintza bihar [otsailak 1] izango da,
Iruña-Veleia auziari buruzko
Alicia Satueren hitzaldia.
Zapatuan, urtero bezala,
santaeskean aterako dira gazteak. Hurrengo zapatuan, otsailaren 10ean, Mexikoko giroa ekarriko dute gaztetxera eta
Gaztetxevere mexikar gaua ospatuko dute. Hilak 16 dituenean, 21:00etan,
jai batzordearen bilera zabala deitu dute. Otsailaren 24an egongo da hilabeteko ekintzarik garrantzitsuenetakoa.
Willis Drummond talde ezaguna igoko da gaztetxeko oholtzara. Beraiekin batera
Kuartz taldeak ere joko du. Esan dute kontzertuetarako
sarrera zazpi eurokoa izango dela. Hilabeteko azken ekintza 25ean egingo dute.
Pasaiako badia dokumentala eskainiko dute, 1984ko martxoaren 19an Pasaiako badian jazotako gertaeren inguruko dokumentala.
Mutrikuko Gaztetxea.