Proiektu horren bitartez Debegesak eta Debabarreneko udalek langabezian dauden eta ikasten ari ez diren
16-30 urte bitarteko gazteei lan merkatuan sartzeko aukera eman nahi diete. Egitasmoa
Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboan kokatzen da, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatu du %91,89an.
Estaldurako eta pinturako ikastaroa da eskainiko dutenetako bat.
Proiektuak bi fase edukiko ditu. Lehenengoa, Egokitu izenekoa, gizarteratze eta lan aktibaziorako laguntza prozesuaren hasiera izango da. Gizarte eta hezkuntzako prozesu bat hasi eta bakarka zein taldean parte hartzaileen
lan profila eraikiko da. Trebatu izena dauka bigarren faseak, eta gazteek prestakuntza tailerretan parte hartzean datza, enpresetan praktikak egiteko aukerarekin. Horri lotuta, hurrengo ikastaroak eskainiko dituzte otsailean eta martxoan:
Estaldurako eta pinturako ikastaroa otsailaren 12an hasiko da, eta Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketa Udal Institutuan emango dute;
Elikagaiak eta edariak zerbitzatzeko eta edariak prestatzeko oinarrizko teknikak ikastaroa otsailaren 12tik aurrera emango dute, Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketa Udal Institutuan; azkenik,
Biltegiko jarduera lagungarriak ikastaroa martxoaren 5ean hasiko da IMH Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan.
Debegesak azaldu du
izen ematea doakoa izango dela. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesdunek
Debegesaren webgunean sartu, 943-82 01 10 telefono zenbakira deitu edota
idazkaritza@debegesa.eus postara idatzi behar dute.