Markel Olano
Gipuzkoako Ahaldun Nagusia Yurrita Group enpresan egon da gaur goizean [otsailak 1]. Ahaldun Nagusiak enpresaren instalazioak bisitatu ditu eta Yurrita enpresa
Euskal Herriko kontserba lantegirik zaharrena dela nabarmendu du. Lurraldeko ekonomiak aurrera egiteko Yurrita bezalako lantegiek egindako lana goraipatu du, eta enpresaren gidaritza eraman duten
familia bereko bost belaunaldien lana azpimarratu nahi izan du. Enpresak herriari eta lurraldeari egindako ekarpen ekonomiko eta soziala ere nabarmendu ditu.
Yurritako zuzendaria, Markel Olano eta Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkatea.
Yurrita Group kontserba fabrikak 150. urteurrena ospatu zuen iaz, eta horren harira, bere historia laburbiltzen duen
liburuaren aurkezpena egin zuen atzo [urtarrilak 31], Zabielen. Bertan egon ziren, besteak beste,
Jorge eta Juan Iurrita enpresako zuzendariak, liburuaren idazle
Alex Turrilas eta hitzaurrea egin duen
Kirmen Uribe idazle ondarrutarra. Bete egin zen Zabieleko gela eta ondoren mokadutxoa jateko aukera eduki zuten bertaratutakoek.