16 eta 30 urte arteko langabetuei prestakuntza eskainiko diete
Debegesa garapen agentziak eta Debabarreneko udalek antolatu dituzte ikastaroak. Doakoak izango dira. Otsailean eta martxoan eskainiko dituzte16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako prestakuntza tailerrak eskainiko dituzte Debabarrenean, gazte lan...
Debegesa garapen agentziak eta Debabarreneko udalek antolatu dituzte ikastaroak. Doakoak izango dira. Otsailean eta martxoan eskainiko dituzte
16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako prestakuntza tailerrak eskainiko dituzte Debabarrenean, gazte langabetuei zuzenduta.Proiektu horren bitartez Debegesak eta Debabarreneko udalek langabezian dauden eta ikasten ari ez diren 16-30 urte bitarteko gazteei lan merkatuan sartzeko aukera eman nahi diete. Egitasmoa Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboan kokatzen da, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatu du %91,89an.
Proiektuak bi fase edukiko ditu denetara. Lehenengo fasea, Egokitu izenekoa, gizarteratze eta lan aktibaziorako laguntza prozesuaren hasiera izango da. Gizarte eta hezkuntzako prozesu bat hasi eta bakarka zein taldean parte hartzaileen lan profila eraikiko da.
Trebatu izena dauka bigarren faseak, eta gazteek prestakuntza tailerretan parte hartzean datza, enpresetan praktikak egiteko aukerarekin.
Hurrengo ikastaroak eskainiko dituzte otsailean eta martxoan: Estaldurako eta pinturako ikastaroa otsailaren 12an hasiko da, eta Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketa Udal Institutuan emango dute; Elikagaiak eta edariak zerbitzatzeko eta edariak prestatzeko oinarrizko teknikak ikastaroa otsailaren 12tik aurrera emango dute, Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketa Udal Institutuan; azkenik, Biltegiko jarduera lagungarriak ikastaroa martxoaren 5ean hasiko da IMH Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan.
Doakoa
Izen ematea doakoa dela zehaztu dute, eta informazio gehiago nahi dutenek Debegesaren webgunean sartu, 943-82 01 10 telefono zenbakira deitu edota idazkaritza@debegesa.eus postara idatzi beharko dute.