Aulestin eta Ispasterren Sahararako bilketak asteon amaituko dira
Beste urte batez, Sahararen aldeko bilketa egiten ari dira Aulestiko eta Ispasterko Udalak.Gailetak, kakao hautsa, umeentzako esne hautsa, indabak, txitxirioak, dilistak, arroza, azukrea eta konpresak ari dira batzen Aulestin.Herritarrek udaletxean, Ur...
Gailetak, kakao hautsa, umeentzako esne hautsa, indabak, txitxirioak, dilistak, arroza, azukrea eta konpresak ari dira batzen Aulestin.
Herritarrek udaletxean, Urregarai Herri Eskolan eta Josune edo Kantoko dendetan utzi ahal dituzte. Etzi dute horretarako azkenengo eguna.
Ispasterren, berriz, honakoak behar dituzte: hegaluzea eta sardinak oliotan, lekaleak, azukrea, arroza eta pasta. Era berean, konpresak, mantak eta arropak ere jasotzen ari dira, eta, ekimenaren bultzatzaileek, batez ere, umeentzako arropak eramateko eskatu diete herritarrei.
Ekarpena egin nahi duten herritarrek astelehenetan eta eguenetan IƱigo Egiluz aretoan utzi ahal izango dituzte, 17:30etik 19:30era bitartean. Beraz, gura duenak gaur arratsaldean ere elkartasuna adierazteko aukera dauka. Bestela, domekan elizan batuko dituztela jakitera eman dute.