Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

AZTI eta OPPAO elkarteak alturako ontzien arrantzu soberakinei irtenbidea bilatu nahian ari dira

Mikel Santiso
Ondarroa
2018/02/01
AZTI zentro teknologiko eta itsasoaren eta elikagaien ikerketan adituak eta Ondarroako Portuko Alturako Arrantza Ekoizleen Elkartea 2019ko urtarrilaren 1ean abian jarriko den legedi berrira moldatzeko saiakerak egiten ari dira. Legedi horrek arrantzu soberakinak saihestea eta nahi gabeko espezieak arrantzatzea erregulatu nahi du. Europako Parlamentuak eta Europako Kontseiluak martxan jarritako plangintza da, progresiboki aurrera joan dena 2015az geroztik eta ontziak Beharrezko Lehorreratzea bezala ezagututakoa egitera behartzen dituena. Soberakinak saihestea dakarren legedi berriak ontzien egunerokotasunean hainbat aldaketa sortuko dituela aurreikusten dute enprsek, eta horregatik aldaketa horiek eragin ditzaketen kalteak ahalik eta gehien txikitu nahi dituzte.
Alturako ontzi bikotea Ondarroako portuan.

Alturako ontzi bikotea Ondarroako portuan.

Egoera berri horren aurrean, AZTI eta OPPAO beste elkarte batzuekin batera, legedi berrira moldatzeko saiakerak egiten hasiak dira dagoeneko, legedi berrira moldatzeko aukera emango dien erreminta berrien bila. MenDes egitasmoa da martxan jarritako proiektuetako bat. Ikuspegi teknologiko eta zientifikotik legedi berrira ahal bezain laister egokitzeko alternatibak bilatzen ari dira. Lehenik eta behin diagnosia egiten ari dira, alturako ontziek Beharrezko Lehorreratzea ezartzen denean edukiko dituzten arazoei nola aurre egin erabakitzeko. Ikerketaren beste oinarrietako bat arrantza egiteko moduan moldaketak egitea da, beti ere legedi berriaren helburu nagusia soberakinak saihestea dela. Horrela, arrantzan egiteko moduari arrantzu hori selektiboa izateko modua nola gauzatu ikertzen ari dira, soberakinak arrantzatzea saihesteko zenbateko aukera dagoen eta arrantzatu nahi dena arrantzatzen jarraitzeko zenbateko aukera dagoen ikusiz. Beste ikergune bat soberakinen kudeaketa da, hau da, ontzi barruan arrain soberakin horiekin zer egin, beti ere erregulazio berrira moldatuz eta ontziko langileen segurtasuna bermatuz. Ozeanoak aztertzen dituen institutu espainiarraren arabera, legatzaren kasuan arrantzatutakoaren %38 baino handiagoa da soberakinaren portzentaia azken hiru urteetan.
Arrasteko ontzi bat, Ondarroan.

Arrasteko ontzi bat, Ondarroan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.