Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Baso korten garrantziaz hitz egingo du Alberto Santanak Uhagon kulturgunean

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2018/02/01
Garaian kultur elkarteak antolatuta, Alberto Santanaren hitzaldia egongo da zapatuan [otsailak 3], Uhagon kulturgunean. Historialari eta etnografo bilbotarrak “ezezaguna bezain interesgarria” den gaia jorratuko duela aurreratu dute antolatzaileek: Saroe edo baso-korten esanahia eta hauek gure herrietan izan duten garrantzia. Hitzaldia 18:00etan hasiko da, eta gazteleraz izango da. “Baso kortak edo Saroeak, udal-mugak eta lurralde-mugak ezarri aurretikoak dira. Lursail bat baino askoz gehiago ziren, ustiapen eskubideak, neurketa arauak eta azken finean, gizarte antolaketa modu bat ziren. Ezezagun hauen sekretuak argituko dizkigu Alberto Santanak hitzaldi honetan”, zehaztu dute antolatzaileek.
Alberto Santana historialari eta etnografoa.

Alberto Santana historialari eta etnografoa.

Lur eremu garrantzitsuak. Aingeru Zabala historialariak azaltzen duenez, Juan Ramon Iturrizak Bizkaiaren Historia obra ezagunean esaten zuen gure lurraldean, eta, artean bere garaian, XVIII. gizaldiaren azken aldera, korten kopurua mugagabea zela. Gaur egun, berrehun urte beranduago, korta gehienak orduan zeuden tokian irautea litekeela dio Zabalak, baina ia ezezagunak direla. Zabalak azaltzen duenez kortaz ulertzen zen erdiko harri batez definitzen zuen biribilean itxitako lur eremu bat, normalean larre moduan erabiltzen zena. “Korta mota bi daude, negukoak eta udakoak. Lehenak askotan erreka ondoko alderdietan kokatuta daude, eta bigarrenak, aldiz, mendi hegal garaietan edo mendilerroetako tontor inguruetan”. Mendilerroetako korten artean, Gorbeia , Oizen, Solluben, eta Enkarterriaren alderdi handi batean daudenak aitatzen ditu besteak beste. Korta pribatuen artean, berriz, Zenarruzako korta multzo garrantzitsua aitatzen du. Oro har Euskal Herriko eta Lea-Artibai inguruetako korten xehetasunak emango ditu Alberto Santanak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.