Deba aldeko LAB sindikatuak deituta elkarretaratzea egingo dute bihar [otsailak 2]
Mutrikuko DIA supermerkatuaren parean, 12:00etan. Sindikatuak esan duenez iazko urte amaieran supermerkatuko
langile bat kaleratua izan zen. Enpresak kaleratze disziplinarioa zela esan zuen, baina sindikatuak argi utzi nahi izan du euren ustez “
errealitatearekin inolako zerikusirik ez duten argudio faltsuetan oinarritutako kaleratzea” izan dela.
Gaineratu dute kaleratutako
emakumea bajan zegoela lesio bat zela eta, baina lanera itzultzeko prest zegoenean kaleratu egin zutela enpresatik. Sindikatuak langilea berronartzea eskatu du, eta Mutrikuko Dia supermerkatuan
kaleratzeekin eta prekarietatearekin amaitzeko exijitu du.
Mutrikuko Dia supermerkatua.