Makilarekin edo makila gabe, baina kantuan ateratzeko prest ere badira Lea-Artibai eta Mutriku bizilagunak. Ohikoena Santa Ageda bezperan santa eskean ateratzea bada ere, aurreko zein ondorengo egunetan koplak abestera aterako direnak ere badira.
[EGITARAUA, HERRIZ HERRI]
Mutrikun, esaterako, Mutrikuko Bertso Eskolak ekitaldi berezia antolatu du zapaturako [otsailak 3].
50 urte betetzen dira lehenengo aldiz santa eskean baserrietatik kalera jaitsi zirela. Urteurrena ospatu eta mende erdian santa eskearen bilakaeran emakumeek izan duten garrantzia azpimarratzeko, urte hauetan guztietan parte hartu duten emakumeak omendu nahi ditu Mutrikuko Bertso Eskolak.
Iaz Berriatuko Santa Eskean parte hartu zuten herritarrak.
Hala, egunaren amaieran,
San Juan jatetxean afari-omenaldia egingo dutela jakitera eman dute. Urte hauetan guztietan parte hartu duten emakume guztiak edo gehienak elkartu nahi dituzte.
[EGITARAUA, HERRIZ HERRI]
Mutrikun iaz santa eskean parte hartu zuten herritarrak.