San Blas opilak egiteko ikastaroa emango dute Etxebarrian
Santa Ageda bezperan San Blas opila jatea ohitura izanik, San Blasak egiteko ikastaroa antolatu du zapaturako [otsailak 3] ETX kultur taldeak. Pello Hernando sukaldariak erakutsiko die errezeta, 16:30ean udalerriko Jubilatuen Etxean biltzen diren guztiei. Herritar guztiak gonbidatu ditu elkarteak opilak egiten ikasi eta arratsalde atsegin bat igarotzera.