Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Astelehenera arte eman daiteke izena mozorro txapelketan

Txosna Batzordearen bertso bazkarirako txartelak gaurtik aurrera eskuratu ahal izango dira. Lantzeko inauterietarako ikastaroa emango du bihar AlkartasunakMozorroak ateratzeko prestaketetan dabiltza herritar asko eta asko. Bermeoko tabernen mozorro txa...

Olaia Zabalondo
Lea-Artibai eta Mutriku
2018/02/02

Txosna Batzordearen bertso bazkarirako txartelak gaurtik aurrera eskuratu ahal izango dira. Lantzeko inauterietarako ikastaroa emango du bihar Alkartasunak

Mozorroak ateratzeko prestaketetan dabiltza herritar asko eta asko. Bermeoko tabernen mozorro txapelketan parte hartu gura dutenek, adibidez, taberna zelan apaindu pentsatu beharra daukate, astelehena dute-eta izena emateko azken eguna.

Kultura Sailean, 94-617 91 57 zenbakira deituta edo kultura@bermeo.eus posta elektronikora mezua bidalita eman ahalko da izena. Partaideen zerrenda otsailaren 8an emango dute jakitera, udalaren facebookean.

Tabernak apainduta egon beharko dira hilaren 9a eta 17a bitartean; eta hilaren 13an, tabernariak ere mozorrotuta egon beharko dira, 11:00etatik aurrera.

Aurten, berritasun modura, herritarrek gustukoena duten taberna aukeratu ahalko dute. Internet bidez eman ahalko dute botoa edota Gizarte eta Kultura Etxean jarriko den kutxaren bidez, otsailaren 12ko 14:00ak arte. Herritarren botoek %60 balioko dute, epaimahaiarenak, %40.

Epaimahaia martitzenean batuko da. Apainketaren originaltasuna, erabiliko diren materialentzako kontsumo orekatua eta ingurumena errespetatzea, mozorroa eta apainketa bat izatea eta euskararen erabilera kontuan edukiko dituzte. Hiru sari egongo dira, eta hilaren 13an jakinaraziko dituzte irabazleak.

Lehenengoz

Bermeoko Txosna Batzordeak, bestalde, mozorroz bete nahi du herria otsailaren 17an, eta, lehenengoz, egun osoko egitaraua prestatu du. Aldianak, Aldianuek eta Olatuek Ekarrikuek lelopean, kalejirak, jokoak, apustuak, bertso bazkaria eta jai giroa izango dira goizetik gauera.

Bertso bazkaria Artza frontoian izango da, Onintza Enbeita eta Jon Maiagaz. 10 euroan jarriko dituzte txartelak salgai bihar, 18:00etatik aurrera, Goiko Plazako Kabidxe Gune Sozialean.

Bermeoko Alkartasuna dantza taldeak, berriz, herritarrak deitu ditu otsailaren 10ean egingo duten Lantzeko inauterietan parte hartzera. Urtero legez, kalejiran ibiliko dira; dantzak prestatzeko doako ikastaroa emango dute bihar, 11:00etatik 12:00etara, Gizarte eta Kultura Etxean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Justizia Anderrentzat plataformak salatu du oraindik badaudela «erantzule diren polizia eta arduradun politikoak»

Kultura, Bizkaia

Euskal artista gazteen saretzea bistaratu du ‘Ertibil Bizkaia’ erakusketak Bilbon

Bizigiro, Bizkaia

Onintza Enbeita: «Bertsolari moduan sekula jaso dudan maitasun erakustaldirik handiena da pregoilari izatea»

Bizigiro, Bizkaia

Ezinbesteko andre ahaztuak

Euskal Herria, Bizkaia

Espetxeratu dute Getxon sexu eraso bat egitea leporatuta atxilotu zuten gizona

Euskal Herria, Bizkaia

Santurtziko udaltzainburuak dimisioa eman du, bi auzi ikerketapean egonda

Euskal Herria, Bizkaia

Cake Minuesa eskuin muturreko probokatzaileari erasotzea leporatzen diote atzo atxilotutako gizonezkoari

Euskal Herria, Bizkaia

Subflubialari Ez plataformak «gardentasuna» eskatu du itsasadar azpiko errepidearen proiektuaren inguruan

Bihar zabalduko dute Deustu eta Txorierri lotzen dituen tunela

Ekonomia, Bizkaia

Bizkaiko golkoan hasiak dira goi tentsioko linearako kablea jartzen

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Zornotzan hil zen txirrindulariaren harrapaketa dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Ur eskasia dela eta, zisterna kamioiak eramanen ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Karrantzara

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatuta

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.