Istripua 15:00etan gertatu dela jakitera eman du Ertzaintzak, Berriatuko Ibarra futbol zelaiaren parean. Zehatz esateko, autobus txiki baten eta auto baten artekoa izan da. Istripuaren ondorioz, autoa futbol zelaiko hesien kontra joan da. Ertzaintzak esan duenez,
autoko gidariak zauri arinak ditu. “Anbulantzia ere bertaratu da, baina badirudi ez dutela ospitalera eramango; zauri arinak dira”. Autobuseko gidariak ez du zauririk eduki. Istripuaren ondorioz bide bat itxita dago, eta Ertzaintza ari da zirkulazioa gidatzen.
Autoak Ibarra futbol zelaiako hesien kontra jo du.