Mende erdi. Horrenbeste denbora daramate Mutrikun santa eskea egiten. Eta gaur [otsailak 3] nobedade eta guzti atera dira kalera. Izan ere, gaurkoan, ohiko koplariei beste herriko bi neska ere gehitu zaizkie; guztira bost koplari aritu dira santa eskean.
09:00etan Zubiaga plazan batu (gaztetxe parean) eta Goiko Plazara abiatu dira. Han, urtero egin bezala, herriko agintariari kantatu dizkiote koplak; lehenengo geldialdia beroketa egiteko ere izan da. Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkatea udaletxeko aterpean egon da santa eskean parte hartzen zeuden herritarren zain. Koplari bakoitzak sei kopla inguru abestu ditu; Lizardiri eurekin batera joateko gonbitea ere egin diote. Eta ohiturak agindu bezala, limosna ere eskatu diote. Lizardik ez du ohitura hautsi, eta eguneko lehenengo sosak sartu dizkie zakuan. Talde argazkia atera eta gero, herriko auzo guztietara abiatu dira, taldeetan banatuta.
HONEKIN LOTUTA: Berriatuan egindako santa eskea (BIDEOA+ARGAZKIAK)
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.