Aterik ate ohitura zaharrak berritzen
Usadio zaharrak nagusi izan dira asteburuan, Lea-Artibain eta Mutrikun. Kandelak bedeinkatzen hasi eta Santa Agedari abestuz amaitu dira ekintzak.
Santa Ageda bezperan eta aurretik ere, hutsik egin barik, makilak eskuan hartuta atera dira herritarrak kantura. Kalerik kale, auzorik auzo ibili dira ume, gazte zein nagusiak. Herri gehienetan domekan [otsailak 4] atera baziren kantura ere, zapatuan [otsailak 3] abesteko ohitura mantendu zuten Mutrikun eta Berriatuan.