Boluntarioak lanean iazko Berdel Egunean.
Aurtengo Berdel Eguna
martxoaren 24an ospatuko da; 23. aldia izango da. Ordura arte eta egunean bertan egiteko asko dagoela iritzita, boluntarioen batzarra egingo dute
bihar [otsailak 7] 19:00etan Mutrikuko udaletxean.
Deitzaileek esan dute “
mutrikuarren parte hartzerik gabe ezinezkoa litzatekeela Berdel Eguna aurrea ateratzea”, beraz, herritar guztiak deitu dituzte bilerara eta modu batera edo bestera mutrikuarrentzat hain egun berezia dena
antolatzen laguntzera.
Hona iazko Berdel Eguneko argazki galeria: