Anoetako pista estalian lehiatu ziren asteburuan Euskadiko Txapelketa jokatu zuten atletak. Bertan, Priscila Beitia ondarrutarrak luzera-jauziko zilarrezko domina eskuratu zuen.
Beitiak 5,31 metroko jauzia egin eta bigarren postua lortzeaz gain, Espainiako Txapelketan parte hartzeko eskatzen den gutxieneko marka eskuratu zuen.
Beitia, ezkerrean. Argazkia: Ondarroako Kirolaren Leihoa/Facebook
Asteburuan izandako Euskadiko Txapelketan, Lekeitioko Tximista Atletismo Taldeak ere parte hartu zuen eta azpimarratzekoa da Ainara Iriondo eta Nora Aguirreren lana. Iriondok 60 metro leunetan 8,02 segundu behar izan zituen bukatzeko. Aguirrek berriz, 4,94ko marka lortu zuen luzera-jauzian.
Donostiako belodromoan Tximista Atletismo Taldeko Araitz Rincon, Ainara Plaza, Aiora Aguirregomezkorta eta Ines Lauzirika izan ziren Iriondo eta Aguirregaz batera.
Ainara Iriondok Espainiako Txapelketan parte hartzeko gutxieneko markak lortu ditu bi probetan; beraz, 60 eta 200 metroko probetan arituko da Antequeran (Malaga, Espainia) Espainiako Txapelketan.