Ikastaroa
otsailaren 10, 17 eta 24an izango da, hau da, hiru larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara, Ainara Sarasketa batukada irakasleagaz.
Izena emateko barikuraino dago epea. Horretarako 16:30etik 20:30era bitartean Etxelilako 94 613 40 08 telefono zenbakira deitu edo
etxelila@ondarroa.eus helbidera idatzi behar da. Esan dute ikastaroaren
helburua martxoaren 8ko aldarrikapenekin bat egitea dela.

Andrabanda Feminista Ondarroako Alamedan..
Ondarroako Andrabanda Feminista 20011ko udaberrian sortu zen, Jabekuntza Eskolaren barnean antolatutako ikastaro baten ondorioz. Sortu zenetik zazpi urte igarotzear daudenean eta taldea indartzeko asmoagaz, ikastaroa egitea pentsatu dute Andrabandara batu nahi dutenek horrela egin dezaten.
Gaineratu dute
martxoaren 8an kalera atera nahi dutela, “
perkusioa eta abestiak medio, aldarrikapen feministak kaleratu eta emakumeenganako indarkeria matxistaren aurkako borrokari ekarpena egiteko”. Martxoaren 8a igarota ere
taldeak jarraipena izatea aurreikusten dutela esan dute.