Ondarroa eta Lekeitio arteko BI-3438 errepidea, bi herriak batzen dituen kostaldeko bidea, izan da gorabehera gehien jasan dituena. Lehen gertakariaren abisua 07:27an jaso dute ertzainek. Oraindik ere
Lekeitio parean, 42.kilometroan hain zuzen eta herrigunerako noranzkoan lurra erori da mendi magal batetik eta arazoak sortu ditu ibilgailuen joan-etorrian. 07:35ean jazo da
bigarren gertakaria. Euri zaparradek eragindako lur jausi batek 66. kilometroan errepidearen noranzko bat lurrez bete eta zirkulazioa moteltzea ekarri du Ondarroaranzko noranzkoan. Bi gertakariek
trafikoa moteltzea eta errepideko noranzko bat ixtea eragin dute.

Mendiek jasan behar izan dituzten zaparradek eragin dituzte lur-jausiak.
Aulestin, ostera, istripu bat gertatu da auto baten eta trailer baten artean, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Autoa
errepidetik atera da Markina-Xemeningo noranzkoan, 47.kilometroan, 10:28an.
Etxebarrian ere lur jausia gertatu da 07:23an,
BI-3950 errepideko 53.kilometroan, Eibarko noranzkoan.
Mutrikun ere lur jausiak egon dira. Lehenengoa
atzo [otsailak 6] gauean
Kalbariogaina-Sasiola-Astigarribia errepidean, hau da, GI-3230 errepideko 4.kilometroan. Gaur goizean ere GI-638 errepidean, Mutriku eta Deba arteko errepidean,
Mutrikutik Alkoleara iritsi baino lehen dagoen bihurgune parean lurra jausi da.Herritarrek esan dute lurrarekin batera “baloi baten tamainako”
harriak ere erori direla. Dagoeneko garbitu dute errepidea.

Lur jausia gertatu eta harriak errepidera erori diren ingurua.