Ados teatroaren antzezlana 18:00etan hasiko da
Bide Onera zineman, eta Zubi Zahar herri ikastolaren 50.urteurreneko egitarauaren barruan kokatzen da.
Asier Hormaza, Dorleta Urretabizkaia eta Josean Bengoetxea dira aktoreak eta zuzendaria, berriz, Garbi Losada.
Sarrerak salgai daude dagoeneko Zubi Zahar ikastolan, Zurru-Murru liburudendan eta
ikastolaren webgunean, 12 euroren truke.
Antzezlana
gaurkotasunaren umorezko analisia egiten duen komedia bat da. Bi esatarik eta teknikari batek irratsaio bat egingo dute antzokitik zuzenean. Baina irratsaiora inork deitzen ez duenez, arazoa konpondu beharko dute. Horretarako bertaratzen diren
ikusleak ere antzezlanaren parte izango dira.

Antzezlanaren pasarte bat. Argazkia: Idiot Txou/Facebook