2016an Zelaietaburun berreskuratu zituzten hiru gudarien gorpuzkinak hobiratuko dituzte barikuan [otsailak 9], Elgoibarko Olaso hilerriko Duintasunaren Kolunbarioan.
Gogora Institutuak antolatutako ekitaldian parte hartuko dute aurkikuntza ahalbidetu zuen testigantza eman zuten herritarrak, ikerketa sustatu zuten
Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteko kideak eta Etxebarriko Udaleko ordezkariak. Eurak arduratuko dira hiru gudarien hilkutxak hobiratzen.
Ekitaldia
11:00etan hasiko da, eta Zelaietaburuko gorpuzkinez gainera, azken urteetan Aranzadi Zientzia Elkarteak lurpetik ateratako
24 pertsonen gorpuzkiak ehortziko dituzte, euretatik 21 identifikatu barik daudenak.

Ahaztuen Oroimena eta Aranzadi elkartekoak martxoaren 5ean Zelaietaburun agertu zen gudariaren gorpuzkinak berreskuratzen.
Ia bi urte. 2016ko martxoaren 5ean eta 6an aurkitu zituen
Aranzadi Zientzia Elkarteak 36ko gerrako hiru gudariren gorpuzkiak Zelaietaburuko muinoan. Zientzilariek nahiko egoera txarrean aurkitu zituzten gorpuzkiak, deseginda, eta beraz, itxura batean oso gaitza izango zela aitatu zuten, nortzuk ziren jakitea.
Gorpuzkiak Aranzadikoen esku geratu ziren azterketak egin ahal izateko, baina Ahaztuen Oroimenakoek azaldu dutenez, aurreikusi bezala, ezin izan zituzten identifikatu. Orain, beste gudari batzuekin batera hartuko dute atseden.
[HONEKIN LOTUTA]: Hiru gudariren gorpukiak berreskuratu dituzte Zelaietaburun