Herriko
hiru eremutan dauden jolaslekuak berrizteko lanak martxan jarri ditu Lekeitioko Udalak. Zehazki hobekuntzak izango dituzten eremuak Kasimiro Etxebarriako jolaslekua, eskolako patiokoa eta haurreskolakoak direla jakitera eman dute.
Kasimiro Etxebarria parkea. Argazkia: Lekeitioko Udala
Alde batetik, Kasimiro Etxebarria auzoan dagoen parkeko jolaslekuan
behegaina berria jarriko duela aurreratu dute. Bestalde, eskolako patioko
jolastokia osorik aldatuko dute, eta zoru eta jolas elementu berriak jartzen hasi da udala aste honetan. Azkenik, haurreskola
ko patioan dagoen jolas-eremu bat egokituko dute. Behegaina berria ipinia dauka jadanik guneak, eta bertan txirrista eta zabu berriak jarriko dituzte.
“Horrekin, haur eta nerabeentzako jolaslekuen egoera hobetuko da, segurtasun handiagoa bermatuz”, adierazi dute. Lan horiek guztiek
48.561,75 euroko kostua izango dute.