100 lagun baino gehiago batu dira Gizaburuagako musika entzunaldian
Iragan barikuan ospatu zuten Gizaburuagako udal aretoan herriko eta inguruko herrietako neska-mutil gazteen musika entzunaldia; 30 bat gazte aritu ziren instrumentuak jotzen. Ordu bete baino gehiago iraun zuen ekitaldiak eta bertartutakoek musika eskolako ikasleen lanekin gozatu ahal izan zuten.