Txomin Agirrekoak, sari banaketan. Argazkia: Innobasque
Ondarrutarrak Baloreen Saria ataleko txapeldunak izan dira eta
markina-xemeindarrak, ostera, bigarrenak. Txomin Agirrek
Pafol izenagaz parte hartu zuen eta Bera Kruzek
Latxa izenagaz. Bi ikastoletako parte hartzaile zein irakasleak pozik itzuli dira Gasteizen zapatuan ospatu zen txapelketatik. Sari hori
baloreekiko errespetua eta horien defentsa sutsua egiten duten taldeentzat izaten da, beraien talde lana edozeinek jarraitu beharreko adibidea dela aitortzen duena. “Ilusioa, esker ona, partekatzea, jakinmina, ahalegina, konfiantza eta elkar ulertzea” saritu dituzte.
Bera Kruzeko Latxa taldea, lehiaketa amaitu ostean. Argazkia: Bera Kruz ikastola
First Lego League txapelketako Gasteizko jardunaldian
bederatzi sari zeuden jokoan: Hiru proiektu zientifikoentzako, beste hiru robotika alorrerako eta beste hiru baloreentzako. Txomin Agirre ikastolako arduradunek esan dute sailkapen guztietan jaso zutela puntuazio altua, eta Baloreen Sarian jasotako puntu kopuru handiari esker lortu zutela garaipena. Guztira
48 talde eta 1200 ikasle aritu ziren Gasteizko Europa jauregian.
Bi ikastoletatatik adierazi dute “
ikasleak Gasteiztik oso pozik eta esperientzia errepikatzeko gogotsu” bueltatu direla. Txapelketa 09:00etan hasi eta 18:00etan amaitu zen, baina aitortu dutenez datorren urtean ere itzultzeko gogotsu daude, “aurten egindako akatsetatik ikasita”.