Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Larrialdi egoeretarako hodi malguak ipini dituzte Munitibarren

Aintzina Monasterio Maguregi
Munitibar
2018/02/13
Bizilagunen eskariari erantzunez, udalerriko zenbait lekutan suhiltzaileek erabiltzeko hodi malguak jarri dituzte. Udaletik azaldu dutenez, auzo bakoitzean luzera desberdinekoak jarri dituzte, ahalik eta etxe gehienetara heldu ahal izateko. Suhiltzaileentzat badira ere, larrialdi egoeretan suhiltzaileak sutea izandako lekura heldu bitartean, auzotarrek ere erabili ahal izango dituzte. Hain zuzen, erabilera egokia bermatzeko ikastaroa emango dute zapatu honetan. Hala, Markina-Xemeingo suhiltzaile etxeko suhiltzaileek hodi malguak zelan erabili erakutsiko diete herritarrei. Horiek auzorik auzo ibiliko dira azalpenak ematen. Uriona auzoan hasiko dira goizean, eta Gerrika, Totorika, Berreño, Aldaka eta Gerrikaitz auzoetan informazioa eman ondoren, herriko plazan amaituko dute ikastaroa. Aldaka auzoan eta herriko plazan hodi malguak dauden armairuak erabiltzeko azalpenekin batera, hodi malguak konektatzeko ur tomen kokapena duen mapa banatuko dute. Auzo bideak. Bestalde, udal ordezkariek herritarrekin egindako auzo batzarretan jasotako beste eskari bat ere bideratu du udalak. Auzo bideetan pilaturiko zuhaitzen adarrak kentzen ari dira egunotan. “Iazko auzo batzarretara bertaratutako herritarrek auzo bideen gainetik dauden zuhaitz adarrak mozteko premia zegoela adierazi zuten”. Bide bazterretik metro bat zabaleran eta 4,5 metro altueran libratuko dituzte. Aldakatik Astorkiganera arteko bidean, Totorikatik Gerrikarako bidean, Gontzugaraitik Gerrikarako bidean eta Gontzugaraitik Urionarainoko bidean ari dira lanean.
auzobideak

Auzo bideetako zuhaitz adarrak kentzen hasi dira.
Argazkia: Gaizka Muñoz/ Plugin Estudioa.

EMERGENTZIA MANGEREN IKASTAROA (Otsailak 17, zapatua):
  • URIONA AUZOA. 09:00etan, Urionaetxebarrian.
  • GERRIKA AUZOA. 10:00etan, Postontzietan.
  • TOTORIKA AUZOA. 11:00etan, Gogeaskoetxean.
  • BERREÑO AUZOA. 12:00etan, Goienetxean.
  • ALDAKA AUZOA. 13:00etan, Santiago ermitan.
  • GERRIKAITZ AUZOA. 16:00etan, Gerrikaitzeko plazan.
  • MUNITIBAR. 17:00etan, Herriko plazan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.