Lea-Artibai eta Mutrikuko 199 emakumek parte hartuko dute martxoaren 4an Donostian egingo den 29. Lilatoian. Urtetik urtera parte hartzea gehitzen doa, eta Lilatoia asko eta askoren egutegian finkatutako ekintza bihurtzen ari da.
Autobusak. Ondarroan, esaterako, Lilatoira joateko autobusa antolatu dute; otsailaren 28ra arte izena eman ahal da, Etxelilan. Ordutegia: martitzenetik barikura, 16:30etik 20:30era.
Markina-Xemeinen ere autobusa antolatu dute: irteera 9:00etan izango da, itzulera 18:30ean. Prezioa: 8 euro (soldatadunak) eta 5 euro (soldatarik ez dutenak). Udaletxean eman behar da izena, otsailaren 26a baino lehen.
Hemen
herriz herriko parte hartzaile kopurua:
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 3
- Etxebarria: 1
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 11
- Markina-Xemein: 51
- Mendexa: 1
- Munitibar: 5
- Mutriku: 43
- Ondarroa: 83
- Ziortza-Bolibar: 1