Espaziontziak nola gidatzen diren azalduko dute Ondarroan, Zientziaren Giltzak elkartearen hitzaldian

Ondarroako Zientziaren Giltzak elkarteak antolatzen dituen hitzaldien barruan, espaziontziak nola gidatzen azalduko dute bihar [otsailak 15] 18:30ean Beikozini aretoan. Oraingoan, Ander Martinez de Albeniz Ausin injenieria izango da hizlaria. Tolosarra injeniari aerodinamikoa da eta Dinamika Aerospazialean Masterra atera zuen, beste titulu batzuen artean. Esan dutenez, biharko hitzaldian satelite eta zundek euren helburuetara iristeko eta egin beharreko bidea jarritzeko hainbat bitarteko dituzte. Zenbaitetan euren burua aski dute informazio hori lortzeko, beste zenbaitetan berriz lurretik ingeniariek beharrezko informazioa bidaltzen diete. Baina batzuetan gauzak aurreikusi ez bezala gertatzen dira. Horrelako momentuetan zer egin eta nola jokatzen duten azalduko du, besteren artean, Martinez de Albenizek.
Ander Martinez de Albeniz Ausin injenieria.

Ander Martinez de Albeniz Ausin injenieria.