Mutrikuko taldeak zesta-puntako lau lehiaketatan parte hartuko du bihar [otsailak 16] hasita. Jokatzen lehenengoak Euskal Ligan lehiatu behar diren
Zuhaitz eta Aratz izango dira. 19:00etan hasiko da Miruaitzen Gernikaren aurka jokatu behar duten partida. Horien atzetik Zumaia eta Markina-Xemeinen artekoa jokatuko da. Behin hori amaituta udaberri txapelketakoa jokatuko dute
Aitor eta Aitorrek Ion eta Xabierren aurka.
Zapatuan, 16:30ean hasita, Gipuzkoako txapelketako bost partida jokatuko dira Mutrikuko Miruaitzen:
Ekhi-Oinatz/Hondarribi 1,
Aiert-Aimar/Hondarribi 3,
Unax-Haritz/Beotibar,
EƱaut-Eneritz/ Hondarribi eta
Amets-Manex/Zumaia 4. Baina partidu horrek baino lehen, 16:00etan,
Ekaitz eta Mikelek Gasteziko bikotearen aurka jokatuko dute euskal ligan, Markina-Xemeingo pilotaren unibertsitatean.
Partidak domeka goizean amaituko dira, Mutrikuko Miruaitzen 11:00etan. Udaberri txapelketako hiru neurketa jokatuko dira. Lehenengo
Alain eta Markel Donostia Jai Alai 1en kontra arituko dira, gero
Markel eta Erlantzek Donostia Jai Alai 2ren aurka jokatuko dute eta amaitzeko
Manex eta Unaxek Unai eta Oierren aurka jokatuko dute.
Iragan asteburuko partidu bat. Argazkia: Danok Bat