Guztira bost izango dira Orion zapatuan jokatuko den traineru jaitsieran.
Oriako jaitsiera aurredenboraldiko ohiko estropada bihurtu da eta entrenatzaileek euren prestakuntza lanekin jarraitzeko baliatuko dute.
Guztira 94 traineru uretaratuko dituzte.
Uretratzen lehenengoa
Lea-Artibai trainerua izango da. Neskek Saikola eta Orio arteko 4.000 metro egin beharko dituzte arraunean, erlojuaren aurka. 17:12ean hartuko dute irteera. Uretaratzen 43. ontzia izango da guztien artean.
Lea-Artibai trainerua, iazko Orioko estropadan.
Parte hartuko duten beste lau traineruak mutilenak izango dira; Isuntza A eta B taldeak, Mutriku eta Ondarroa.
Lekeitiarren bigarren ontzia 17:30ean uretaratuko da.
Mutriku Arraun Taldea 17:33an aterako da.
Lekittarra traineruak 17:51ean hartuko du irteera eta
Ondarroa Arraun Elkarteak, aldiz, 17:57ean. Traineru bakoitzak bere mailakoen artean hartuko du irteera, minutu bakarreko aldearekin. Mutilek Mapil-Aginaga eta Orio artean 6.000 metro egin beharko dituzte arraunean.
Garaileentzat ere egongo da saririk. Nesken estropada irabazten duenak IV. Babyauto ikurrina jasoko du eta mutilena irabazten duenak, berriz, VII. Babyauto ikurrina.
Antiguako Ama trainerua, iazko Orioko estropadan.