Belaunaldi guztientzako moduko bideak
Gernika-Lumoko Udalak eta Osasunsareak herrian egiteko sortutako ibilbide osasungarrietako bat egingo dute domekan. Hain justu, PR-BI 181 bidea hartuko dute parte hartzaileek, eta horri helduta, Gernika-Lumotik, Forutik eta itsasadar ingurutik igaroko ...
Gernika-Lumoko Udalak eta Osasunsareak herrian egiteko sortutako ibilbide osasungarrietako bat egingo dute domekan. Hain justu, PR-BI 181 bidea hartuko dute parte hartzaileek, eta horri helduta, Gernika-Lumotik, Forutik eta itsasadar ingurutik igaroko dira. Guztira, 6,2 kilometroko ibilbidea izango dute egiteke, eta hori burutzekotan aterako dira 11.00etan Gernika-Lumoko Pasealekutik. Aurrekoak bezala, belaunaldi guztietako herritarrak batu nahi dituzte.