Martxoaren 3an egingo dute aurten ikastolak antolatzen duen hitzordu arrakastatsua. Aurten, gainera, ikastolan bertan bazkaldu eta abestuko dute,
14:30ean hasita. Menua
20 eurokoa izango da. Gogora ekarri dute bazkaria
14 urtetik gorakoentzat izango dela. Abestiak dauden kantu-liburua ere ikastolan bertan egongo da.
Bazkaritarako txartelak salgai daude dagoeneko.
Martxoaren 2ra arte egongo dira eskuragarri Irkaitz, Garoa eta Kuriken edo bestela
Zubi Zahar herri ikastolako webgunean.
Zubi Zaharrek antolatutako kantu bazkaria.
Antolatzaileek esan dute 13:00etan hasiko dela egitaraua, Alde Zaharretik abiatuta egingo duten
kalejiragaz. Euria eginez gero, gainera,
14:00etan batuko dira portuko autobus geltokian handik ikastolarantz abiatzeko. Hauek izango dira kantu-bazkaria girotuko duten musikariak: Francisco Santsotena (eskujolea), Aitor Ibarra (tronpeta) eta Angel Mariezkurrena (abeslaria eta zuzendaria).
Arrigorrin egin zuten kantu bazkaria.