Argazkia: Ondarroako Udala.
Ondarroan eguenean gertatu zen ezbeharra dela eta,
Chrysallisek, adingabe transexualen familien elkarteak, elkarretaratzea deitu zuen atzo, gaur [otsailak 17] Musika Plazan batzeko deia eginez herritarrei.
Udal gobernuak ere bat egin du elkarretaratzeagaz, eta baita hainbat herritarrek ere, tartean senide eta lagun askok.
Elkarretaratzean aldarrikatu dute egoera horiek
normalizatzea guztion eginbeharra dela eta egunerokotasunak garrantzi handia duela. Gero alferrik dela damutzea.
Ondarroako Musika Plazan egindako elkarretaratzea.
Ondarroako Udalak
elkartasuna erakutsi die senideei: “Ekairen senide eta lagunei elkartasuna adierazi nahi diogu eta denon artean transfobiarik gabeko herri bat eraikitzera gonbidatzen ditugu herritarrak”.
Herriko beste hainbat talde eta eragilek ere bat egin dute udalaren aldarrikapenagaz.
Hiru eguneko dolua. Ondarroako Udalak hiru eguneko dolua ezartzea erabaki zuen atzo [otsailak 16]. Udalak argitaratutako adierazpenean
“transfobiaren kontrako jarrera irmoa” azpimarratu nahi izan zuten, eta baieztatu zuten udalak lanean jarraituko duela pertsona guztiek, eskubide guztiekin eta diskriminaziorik gabe biziko diren herri bat eraikitzeko lanean”. “Ondarroako Udalak, orain arte bezala, bere
baliabide guztiak jarriko ditu herritar eredu guztien parekidetasuna lantzeko”.
Ondarroakoa ez da izango asteburuan egingo den elkarretaratze bakarra. Besteak beste,
Iruñean gaur arratsaldean [otsailak 17] eta
Oviedon (Asturias, Espainia) bihar ere elkartuko dira transfobiaren kontrako gizarte bat aldarrikatzeko.
Argazkia: Ondarroako Udala