Barikuan [otsailak 16] omendu zuten emakume mutrikuarra.
Asturiasen jaioa da berez, baina mutrikuarra da Merodio izatez. Azken hamarkadan Mutrikuko Mikel Deuna egoitzan bizi da eta bertan egin zioten omenaldia herritarrek.
“Ekitaldi xumea” izan zela esan zuten udal ordezkariek.
Jose Angel Lizardi alkatea ere bertan egon zen eta omenaldian parte hartu zuen, beste udal ordezkari batzuekin batera. Anaiarte Biltokikoak, Nagusilan elkartekoak, Mikel Deunako langileak eta egoiliarrak eta, nola ez, bere senideak ere bertan egon ziren. Guztien artean Zorionak zuri abestu zioten eta lora sorta oparitu zioten.
Sagrario Merodiori egindako omenaldia. Argazkia: Mutrikuko Udala