Larrialdi egoeretan suhiltzaileek erabiltzeko hodi malguak jarri dituzte zenbait lekutan. Baina suhiltzaileak heldu bitartean bizilagunek ere erabili ahalko dituzte, eta horiek zelan erabili jakiteko
ikastaroa egin zuten
zapatuan [otsailak 17].
Hodi malguak erabitzen ikasteko saioa, Munitibarren. Argazkia: Munitibarko Udala.
Suhiltzaileak
auzoz auzo joan ziren informazioa eta azalpenak ematen, eta ikastaroan parte hartu zutenek saio praktikoak ere burutu zituzten. Goizean Uriona auzoan hasi, eta Gerrika, Totorika, BerreƱo, Aldaka eta Gerrikaitz auzoetan eta herriko plazan elkartu ziren herritarrekin. Gainera, Aldaka auzoan eta herriko plazan hodi malguak konektatzeko ur tomen kokapena duen mapa banatu zuten.
Udaletik partehartzea positiboki baloratu dute: “Irakurketa orokor bat eginez, argi ikusi da auzoen eskaera bat izanik auzoetan erantzuna zabalagoa izan dela”. Hain zuzen ere, auzo batzarretan jasotako bizilagunen eskariari erantzunez jarri ditu udalak hori malguak.