Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Manifestazioak egingo dituzte erretiratuek pentsio duinen alde

Eider Mugartegi
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Mutriku,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2018/02/20
Pentsiodunen elkarteek eguenerako [otsailak 22] hiriburuetan deitu dituzten manifestazioekin bat egingo dute Lea-Artibai eta Mutrikuko erretiratuek. Pentsiodunen egoera salatu eta pentsio sistema “duin baten alde” manifestazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, eta euretan parte hartzeko dei egin diete Hego Euskal Herriko erretiratu guztiei. Deialdiagaz bat eginez, Bilbora joan barik herrian bertan elkarretaratzea egitea erabaki dute Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkartekoek. Horrela, 12:00etan jarri dute hitzordua Goiko Portalean. “Herrian egitea erabaki genuen jende gehiagok parte hartzeko aukera izateko eta guk ere protesta horregaz bat egiten dugula ikustarazteko”, azaldu du Jose Alberdi Beti Jai elkarteko lehendakariak. Zehaztu duenez, Nagusiak Bizkaiko Jubilatuen Elkarteak mobilizazioagaz bat eginez banatu dituen kartelak hartu dituzte eta eurekin azalduko dira egueneko ekitaldira. Eguenekoa ez da egingo duten lehen agerraldia. Lea-Artibaiko herri askotan pentsio duinen aldarrikapena kaleratu zuten orain dela aste batzuk ere.
Pentsio duinen alde Amoroton egindako elkarretaratzea. Argazkia: Amorotoko Udala

Amorotoko elkarretaratzea. Argazkia: Amorotoko Udala

Espainiako Gobernuak iragarritako %0,25eko igoeraren aurka daude erretiratuak. Erreformen ondorioz, bestak beste, erretiroa lortzeko lan urteak luzatu direla, alarguntza pentsioak jaitsi direla eta medikamentuen berrordainketa ezarri dietela salatzen dute. Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako plataformetako ordezkariek pentsioak KPIaren maila berean igotzea eta Europako Karta Sozialak aholkatutako 1080 euroko gutxieneko pentsioa ezartzea eskatzen dute. Deialdiak. Bilboko manifestazioa 12:00etan hasiko da eta udaletxetik abiatuta Gobernu espainiarrak Bizkaiko hiriburuan duen Ordezkaritzaordetzaren parean amaituko da. Donostian biltzeko hitzordua 11:15etan izango da Donostiako Amara plaza hotelaren parean. Ordu laurden beranduago abiatzekoa da hiriburuko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioa.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.