Asteburuan [otsailak 24 eta 25] ospatuko da 13. Andoaingo Piano Jaialdia. Horretan, Lea-Artibai eta Mutrikuko 34 piano jotzailek parte hartuko dute. Parte hartzaileak hiru kategoriatan banatuta parte hartuko dute: 11 urtera artekoetan (A kategoria) 12 ariko dira, 14 urtera artekoetan (B kategoria) 20, eta 18 urtera artekoetan (C kategoria) 2.
Ondoko herrietako piano jotzaileek parte hartuko dute jaialdian: Mendexa (1), Amoroto (1), Ondarroa (11), Lekeitio (5), Markina-Xemein (4), Berriatua (2) eta Mutriku (10).
Andoaingo Piano Jaialdian parte hartuko dute Tarineko musikariak. Argazkia: Tarine udal musika eskola.
Ikasleak
ondoko musika eskoletako kideak dira: Tarine udal musika eskola (Berriatua eta Markina-Xemein), Unanue udal musika eskola (Ondarroa), Mutrikuko Udal Musika Eskola eta Musikaia udal musika eskola (Lekeitio).
Piano jotzaile batzuk, gainera, estreinako parte hartuko dute jaialdian. “Tarineko sei ikasle ariko dira Andoainen, eta horietatik lau (hiru markina-xemeindar eta bat berriatuar) estreinako egongo dira jaialdian”. Saioa eskainiko duten guztiak bakarka ariko dira, bi ondarrutar ezik. Azken horiek lau eskutarako saioa eskainiko dute, bikotean.
Piano jaialdia Andoaingo
Bastero kulturgunean egingo da, urtero modura. Guztira 800 piano jotzaile baino gehiago ariko dira, eta pianorako idatzitako
776 pieza entzuteko aukera egongo da.
Andoaingo jaialdia egin aurretik, Tarineko musikariek
piano entzunaldia eskaini zuten
astelehenean [otsailak 19], Markina-Xemeinen. Emanaldia ondo atera zela eta polita izan zela esan dute Tarineko arduradunek.
Tarineko musikariak, asteleheneko saioan. Argazkia: Tarine udal musika eskola
Argazkia: Tarine udal musika eskola